Etxebizitza Sailak horrela deskribatu ditu esleituko dituzten etxebizitzak, “Pisuak 45 m2 eta 75 m2 bitarteko azalera dute; egokitutako lau etxebizitza daude urritasun fisikoa duten pertsonentzat. Guztiek ere altzariekin eta etxetresna elektrikoekin hornitutako sukaldea daukate, eta trastelekua eta garajea dute”.
Hilabete batzuk igaroko dira esleipendunek eskriturak eta giltzak eskuratu arte. 2008ko urrian izango da, ziurrenik.