Ostiral honetan, Jakutegi plazan San Tomas jaia Egaperen eskutik. Jaiak irauten duen artean, danbolinean gaztainak erreko dira. Bertara hurbiltzen den edonork jateko aukera izango du.
10:30 Produktu eta tresnen erakusketa.
11:00 Txistor jatea.
11:15 Ikasleen gabon kantuen emanaldia.
11:30 Kalejira herriko kaleetan zehar.
12:00 Bertsolariak, trikitilariak, txerriaren zozketa, txalapartariak.
Urnietako erretratu zaharren liburua salgai izango da
Abenduaren 21ean, ostiralarekin
Urnieta, Jakutegi plaza 10:00-14:00
Agortu aurretik, liburua eskuratzeko aukera paregabea. 30 euro.
Urnietako 2008 egutegia salgai izango da, 3 euroko salneurrian.