Argazki erakusketa Otaño ikastetxearen eskutik

Joan zen abenduaren 17an , ikastetxearen 25. urteurren ospakizunen artean, argazki erakusketa zabaldu zuten ikastetxeko arduradunek. Abenduaren 21a arte, ehunka argazki ikusgai jarri dituzte Atxulondo Kultur Etxeko erakusgelan. Urtez urte sailkatuta, antzinako nahiz egungo argazkiak bildu dituzte. Merezi du bueltatxoa egitea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!