Ezohiko osoko bilkura, abenduaren 19an

Abenduaren 19an, asteazkena, ezohiko osoko bilkura deitu du Villabonako Udalak. Arratsaldeko 20:00etan, udaletxeko batzar aretoan emango zaio hasiera. Ondorengo gaiek osatuko dute gai-zerrenda:

1. Aurreko bilkurari dagokion akta (abenduaren 12koa) onartzeko proposamena.
2. La Salvadora eremuari dagokion Villabonako Plangintzako Arau Subsidiarioetako zenbait elementu aldatzeko espedientearen Testu Bategina onartzeko proposamena.
3. "Euskal Herriaren eskubideen alde, egitasmo politiko guztiei aukera demokratikoa. Herri gisa erantzuteko garaia da” mozioa onartzeko proposamena.
4. Villabona, Zizurkil, Aduna, Larraul eta Alkizako Udalek aurkeztutako “Aiztondo Bailara, giza eskubide guztien alde. Euskal Presoak Euskal Herrira” mozioa onartzeko proposamena.
5. Esait-ek aurkeztutako “Euskal Herria, nazio bat, selekzio bat” mozioa onartzeko proposamena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!