Aitor Mendiluze, txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko abe. 17a, 11:18

Andoaindarrak pronostikoak bete eta bigarren aldiz jantzi du Gipuzkoako txapela. Beñat Gaztelumendi gaztea bigarren izan zen, sekulako saioa eginda.

G puntuak behar zuen helmuga izan zen Donostiako Illunbe zezen plaza. Bertso plaza bikaina, alajaina. Eta saioa ere neurri berekoa, ia bertsolari guztiek txapelketa honetan erakutsitako maila gainditu zuten. Gure eskualdekoei begira, Mendiluzek jantzi du txapela. Hotz antzean hasi bazen ere, behetik gora eginez puntukako ariketatik aurrera maisutasun handia erakutsi zuen. Jexux Mari Irazu ere, bostgarren geratuagatik, oso ondo aritu zen. Askok gorago espero zuten larrauldarra. Zortziko txikian eta hamarreko txikian, gailurra jo zuten bere bertsoek. Informazioa gehiago, gure gaiak atalean, G puntuari eskainitako estekan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!