Urnietako futbol taldeen asteburuko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

 Erregional mailako taldeak etxean galdu du. Kadete mailako taldeak igoera fasea jokatzeko sailkapena lortu du.

 Asteburu honetan Urnietako taldeek lortutako emaitzak hauek izan dira:

1.Erreginal maila: Urnieta 1 - Behobia 4 (Iritsiko dira sailkapenean gora egiteko aukerak. Animo mutilak!)

Neskak, Kopa txapelketa:  Urnieta 12 - Usurbil 0 (lehen garaipena kopa txapelketa honetan. Zorionak eta animo neskak!)

Jubenilak: Kostkas Miren Bihotza 2 - Urnieta 0 (emaitza honen ondoren kopa txapelketa jokatuko dute urtarriletik aurrera.

Kadeteak: Urnieta 1 - Billabona 0 (Emaitza honekin taldeko lehen postua eta igoera fasea jokatzeko txartela lortu dute. Zorionak!)

Infantilak: Urnieta 2 -Euskalduna 2 (Berdinketarekin bukatu da igande goizean Urnietan jokatutako derbya.)

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!