Ezohiko bilkurako erabakiak

Joan zen abenduaren 12an, Tokiko Agenda 21aren jarraipen eta sustapenerako lankidetza-hitzarmean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Villabonako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena izan ziren hizpide, besteak beste.

Tokiko Agenda 21aren lankidetza -hitzarmena dela eta,  "Mendiak eta Ingurumena batzordearen proposamenez, eta aho batez,ondorengo erabakia onartu da: Lankidetza-Hitzarmena, Gipuzkoako Foru Aldundia, Tolosaldea Garatzen eta Aduna, Anoeta, Asteasu, Irura, Villabona eta Zizurkilgo udalerrien artean, udalerrien Tokiko Agenda 21aren jarraipenerako eta bakoitzaren tokiko ekintza planen sustapenerako".

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Villabonako Udalaren arteko lankidetza hitzarmenari buruz, hiru erabaki hartu ziren: "Batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak 2004ko abuztuaren 30ean onartutako lankidetza hitzarmena sinatzea. Hitzamen horren bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartuko du Udalaren zuzenbide publikoko sarrerak bide exekutiboan biltzeko ardura. Bigarrenik, Maixabel Arrieta Galarraga alkate-lehendakariari ahalmena ematea aipatu hitzarmena Villabonako Udalaren izenean eta ordezkaritzan sina dezan eta hirugarrenik eta azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamenduari erabaki honen berri ematea, horretarako dagokion ziurtagiria eginez".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!