JUBENILAK 2. MAILA
Unai Etxeberria - Jon Beloki    22
Ordizia    18
Oso partida ona jokatu zuten andoaindarrek. Unaik eta Jonek bolada gozoan daudela argi utzi zuten  eta azken txanpan erasoan asmatuz, partida irabaztea lortu zuten, eta beren mailan Gipuzkoako final laurdenetara iristea. Zorionak bada Unai, Jon eta aste honetan jokatzerik izan ez zuen Enekori.
JUBENILAK 1. MAILA
Unai Ugarte- Aitor Ulanga    13
Tolosa    22
Unaiek eskuko minarekin jarraitzen du eta horrek asko mugatzen du bikotea.  Saiatu ziren arren, ezin izan zuten ezer egin.
INFANTILAK
Aritz Eskudero - Xabi Tolosa    18
Hernani    8 
Bikote on bat osatzen dute. Multzoko lehenak bezala sailkatu dira, zorionak!
Unai Ibarzabal - Jon Jauregi    18
Hernani II    7
Uste baina errazago nagusitu ziren andoaindarrak. Hauek ere multzoko lehenak bezala sailkatu dira eta zorionak biei.