Urnietako pilotarien albistegia

URNIETA 3 17-18 AÑORGA 1
ANDER OIARBIDE-AITOR PAGOLA. INFANTILAK. Neguko Txapelketa irabaztear izan ziren urnietarrak, baina tanto batengatik huts egin zuten final handian. Aurkari donostiarrek hiru pilotari aurkeztu zituzten finalerako deialdira. Haien artean txandakatzen joan ziren, norgehiagokan zehar. Hala ere, urnietarrek ondo hasi zuten jardunaldia. Hainbat berdinketen ostean, markagailuan aurretik jarri ziren. Ia ziur, garailetzat jo behar zirenean, ordea, aurkariek aurre hartu zieten.

ARANTXA GOENAGA-LUKAS    30
LIZEAGA-PEREZ    21
GOMAZKO PALETA. SENIORRAK. Garaipen horrekin Goenagak finalerdietarako txartela eskuratu du. Norgehiagoka bikaina jokatu zuten. Datorren larunbatean, zailtasun gehiago izango dute Aginagako frontoian, Redondo-Errastiren aurka.
K.URBISTONDO-ZABALA    23
TIJERO-UGALDE    30
GOMAZKO PALETA. SENIORRAK. Urbistondok eta Zabalak ezin izan zuten norgehiagoka irabazi. Aurkariek aurrelari postuan egindako aldaketa giltzarria izan zen markagailuko azken emaitzan.

URNIETA 32-35 REAL SOCIEDAD
UNAI ETA JON AROZTEGI. LARRUZKO PALETA. SENIORRAK. Irabazi ez arren, partida bikaina jokatu eta modu ezin hobean aurre egin zieten Aroztegi anaiek aurkari donostiarrei. Real Sociedadekoak Udaberri Txapelketako beteranoak dira, esperientzia handikoak, ziur aski bikoterik lehiakorrena.

Jokatzeke diren bi partiden faltan, urnietarren esku dago finalerako txartela eskuratzea. Bi norgehiagokak irabazi beharko dituzte. Edo Altzan 31 puntu eskuratu eta Oiangukoa irabazi.
LANDARE 35-25 URNIETA
BORJA FERNANDEZ-IÑAKI UNZALU. LARRUZKO PALETA. SENIORRAK. Partidetan buru-belarri aritu arren, norgehiagokei ez diete behar bezalako akabera ematen.

URNIETA 22-13 AURRERA SAIAZ1
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. JUBENILAK. Beste garaipen on eta garrantzitsua urnietarrentzat, indartsu aritu baitziren Bidegoianeko aurkariak.

URNIETA 22-12 HONDARRIBIAKO
AHETZE ETXEBERRIA-XABIER KALEGAIN. KADETEAK. Partida nola hasi zen ikusita, norgehiagoka orekatua izango zela zirudien. Baina Etxeberriaren eta Kalegainen nagusitasuna agerian geratu zen.

UDABERRI TXAPELKETA
Binakako txapelketan bost bikote urnietarrek parte hartuko dute.
ASTEBURUKO PARTIDAK
Larruzko paleta, Seniorrak
Altzatarra-Urnieta (1.maila)
Altza. Ost,29. 19:15
Urnieta-Lagun Artea (2.maila)
Urnieta. Lar,1. 12:00

Gomazko paleta, Seniorrak
Arantxa Goenaga-Lukas //
Redondo-Errasti
Aginaga. Lar,1. 16:00

Eskuz binaka, Jubenilak
Txapagain-Urnieta (1.maila)
Ordizia. Ost,29. 20:30
Urnieta-Ramuntxo (3.maila)
Urnieta. Lar,1. 11:15

Trinketea binaka, Jubenilak
Hernani 2-Urnieta. Irura. Lar,1. 13:30
Eskuz binaka, Kadeteak
Alde Zaharra 2-Urnieta
Loiola. Lar,1. 16:00
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!