Erretratu zaharrak liburuan nahiz egutegian

Garai bateko Urnieta eta urnietarrak irudi bidez ezagutu nahi izanez gero, “Urnietako Erretratu Zaharrak” liburua erosi besterik ez dago. Eguberriak ate joka ditugun honetan, ezin egokiagoa izan daiteke norbaiti oparitzeko.

30 eurotan eskura daiteke, 25 eurotan harpidedunek. Aiurriko egoitzan eta Lekaion salgai daude. Urtero Egapek San Tomas eguna ospatzeko Jakutegi plazan antolatu ohi duen azokan ere mahaia jarriko du Iñistorrak eta bertan ere erosi ahal izango da erretratu zaharren liburua.
Liburua bezala, laster eskuragarri izango da 2008 urteari dagokion egutegia. Iaz egin bezala, orain arte argitara eman gabeko Urnietako erretratu zaharrekin osatu du Iñistorrak urte berriari dagokion egutegia. Ohiko tokitan eskuragarri izango da.

POSTUTXOA JAKUTEGI PLAZAN
Datorren ostiralean, San Tomas egunaren harira, 10:00etik 14:00ra postutxoa ipiniko du Iñistorrak. Liburua eta egutegia, biak ala biak, eskuratzeko aukera izango da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!