Euskararen eguna Egapen

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna zen eta egun horren haritik, Egape ikastolan egun osoko ekitaldiak antolatu zituzten, guztiak ere euskarari lotutakoak, eta hizkuntza bera bultzatzeko xedez prestatuak.

Besteak beste, ipuin kontaketa saio bereziak eskaini ziren. Ikasleak ziren protagonistak, narratzaileak eta ikasleak baita, ikus-entzuleak. Gela bakoitzeko sarrera parean, ipuinaren izenburuak ziren barrura sartzera gonbidatzen zutenak.
Egun berean, “Goenkale” telesaioko bi aktore gazte, Asier Oruesagasti eta Axier Unsain gonbidatu zituzten ikastolara. Gaztetxoek bien jardunari eta alor pertsonalari lotuta prestatu zituzten galderei fin erantzun zieten. Denek ere une atsegina igaro zuten. Amaieran, sinaduren tartea eta guzti noski.
Eguraldi txarrak arratsalderako prestatuak zituzten hainbat jolas bertan behera uztera behartu zituzten. Txikienen kasuan izan ezik, gainerakoek filmak ikusi zituzten. Egun hotzari aurre egiteko txokolate beroa baino hoberik ez da. Guraso Elkartekoek prestatu zuten eta horrekin Euskararen Eguneko ekitaldiei amaiera eman zioten Egapen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!