Sahararekin elkartasuna

Saharara hainbat gai bidaltzeko osatuko den “Euskal Karabana: Elikatu itxaropen bat” kanpainarekin bat egin du Udalak. Elikagaiak eta garbitasuneko gaiak Saharara bidaltzea da asmoa.

Errefuxiatuek bizi duten osasun egoera kaxkarrari edota elikagai faltari aurre egiteko.
Honakoak dira, bildu nahi diren produktuak: azukrea, arroza, lentejak, hegaluzea eta konpresak. Iaz jasotako 400 tonako kopurua gainditu nahiko lukete aurten. Horretarako, herriko ikastetxeetan materiala biltzeko edukiontziak jarriko dituzte, abenduaren 21 arte.
Epe hori igarota, saltokiek hartuko dute lekukoa. Gune horietan, San Tomas egunean hasi eta urtarrilaren 7ra arte herritar orok kanpainarekin bat egin dezan, gai ezberdinak biltzeko edukinontziak jarrita egongo dira. Ondoren, jaso den materiala enbalatu eta otsailean abiatuko da elkartasun karabana Sahara aldera. Saharako Ilargi Gorri Erdiari emango zaio hemen bildutakoa.
Bilketa kanpaina amaitzean, gaiak paketeetan sartu eta pisatzeko boluntarioak behar dira. Hori dela eta, hilaren 18an 18:00etan Gizarte Ongizateko bulegoetan egingo den bilerara agertzera deitzen dute arduradunek. Errekalde kaleko lehen zenbakian izango da bilera hori.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!