Ondoren herriko bolatokira joan ziren bola eta toka txapelketei ekiteko. Parte hartzaile ugari izan zen bertan, eta emozioa nagusi izan zen azken unera arte. Azkenean ia ordubiak arte luzatu ziren txapelketek honako emaitza izan zuten: Toka txapelketan, Goenaga, Manzisidor eta Irastorzarentzako izan ziren lehen hiru postuak. Jende gehien erakarri zuen bola txapelketari dagokionez:
1.Miguel Burugain (Hernani).
2.Joxe Anjel Belauntzaran (Urnieta).
3.Josu Lazkano (Altza).
Txapelketak amaitu ondoren Oianume jatetxean elkartu ziren lagunarteko giroko bazkarian. Bazkalostean bertan omendu zituzten oraindik sasoi betean dauden Urnietako bi bolari beterano, Joxe Anjel Belauntzaran eta Martin Lizeaga, eta beraiekin batera Manuel Arotzena tokalaria. Zorionak hirurei!