Nemesio Olariaga gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko abe. 12a, 19:44

Andoain herria San Martin elizan dagoen organoaren mendeurrena ospatzen ari da egun hauetan. Kalitate handiko organoa da, eta orain ehun urte musika tresna garestia eskuratzeko ezinbestekoa izan zen Amerikara joandako herritar baten laguntza.

Nemesio Olariagak, euskaldun asko bezala, XX. mendearen hasieran sorterria utzi zuen bizimodu berri baten bila. Egindako aberastasuna sorterriko bizilagunekin partekatzeko borondatea erakutsi zuen, organoa erosteko laguntza ekonomikoa emanez. Mendeurrenean aipatu beharreko izen propioa da.
Olariagaren bizitza aztertzen dabilen Juan Mari Irusta hizlari aritu da, organuaren mendeurrena ospatzeko ekitaldien artean. Andoainen, organo hotsak entzungo dira hurrengo egunetan.

Egitarau osoa Agenda atalean

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!