Jesusen Bihotza ikastolako ikasleak garaile Xiba jaialdian

Jesusen Bihotza ikastolako DBH3 eta DBH4 mailako ikasleak irabazle izan dira VI. Xiba jaialdian. Joan zen abenduaren 5ean, Andoainen izan zen Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak antolatzen duen jaialdiaren finala.

Jaialdi honen helburua, euskal jolas, joko eta kirolak berreskuratzeaz gain, Gipuzkoako ikasle, ikastetxe eta herrien arteko harremanak sortu, sendotu eta bultzatzea da.

 



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!