Gaur aurkeztu dute Zizurkilgo udalean ostegunean hasiko den kirol asteburua. Igandera bitartean kirolak hartuko ditu Zizurkilgo kaleak. Ostegunean hitzaldia eta ikusentzunezkoa eskainiko ditu eskaladako munduko txapeldun den Patxi Usobiagak. Ostiralean berriz, herriko kirolari onenak omenduko dira. Larunbatean ostera, haurrak patinetan ibiliko dira arratsaldean eta urteroko zita bat ere izango da gauen, Gau krossa alegia.
Herri kirolak
Herri kirolak dira ordea, aurtengo asteburuko plater nagusia. Igande eguerdian eta Intxaur frontoian harri jasotzaile eta aizkolariez gozatzeko aukera paregabea izango da. Tartean, marka ahalegina egingo du Aimar Irigoienek. Ziur errezildarrak ikusmina sortuko duela oraingoan ere.
Informazio gehiago, agenda atalean duzue.