Egutegi banaketa
Udalak egindako 2008 urteko egutegiak abenduaren 11tik aurrera eskuragarri dira udaletxean bertan edo Aurrera plazako bulegoetan.
Kirola
-Abenduak 13: Patxi Usobiaga, 19:30etan Atxulondo Kultur Etxean. Kutxa-Gizarte Ekintzaren eskutik.
-Abenduak 14: "Alpi-Mambo-Torre sin Nombre", 19:30etan Atxulondo Kultur Etxean. Ondoren, Zizurkilgo kirolariei omenaldia: Migel Lertxundi, Iker Zaldua, Iker Karrera, Nerea Amilibia, Iñaki Urkola, Oier Ibarbia, Joxean Alberdi, Joxean Bikuña, Ibai Ropon, Naroa Geresta, Joseba Otaegi, Modesta Iraola, Teddy Martinez, Jon Tecedor, Igor Sasiain, Iker Hernandez, Jokin Urkizu, Asier Gallego eta Mikel Quintana.
-Abenduak 15: Hamabi orduz kirolean Zizurkilen
-Herri kirolen jaialdia, 12:00etan Intxaur pilotalekuan. Aimar Irigoien 152 kiloko harriarekin hiru minututan Goenatxoren errekorra hausten saiatuko da.
-16:00etatik 18:00etara: Patinekin ondo pasa.
-18:00etan: Merienda eta opari banaketa.
-22:30etan: Zizurkilgo XI. Gau krosa.
Kultura
-Abenduak 17:Loatzo musika eskolako musikariek Eguberrietako kontzertua eskainiko dute, 19:00etan Arantzazuko Amaren elizan.
-Abenduak 18: "Zukzuk jaunaren alfabeto berria" txotxongilo emanaldia Iriarte etxean 18:00etan, 4 urtetik aurrerako haurrentzat.
-Abenduak 19: Ipuin kontaketa Maite Frankoren eskutik, 8-12 urte bitarteko haurrentzat, 18:00etan liburutegian.
-Abenduak 20: "Gaur egungo gizarteruntz" (1800-1950) liburuaren aurkezpena, 19:00etan Atxulondo Kultur Etxean, Aranzadiren eskutik.
-Abenduak 21: Teodoro Hernandorena VI. Ipuin lehiaketako sari banaketa, 17:30etan Atxulondo Kultur Etxean. Ondoren, 4-7 urte bitarteko umeentzat "Olentzero eta Galtzagorriak" ipuin kontaketa musikatua, Patxi Hernandoren eskutik.
-Abenduak 24: Olentzarori ongi-etorria. San Millan ikastetxeko umeek baserrietan abestuko dute eta Pedro Mari Otaño eta Jesusen Bihotza ikastolako umeek Elbarrena auzoa alaituko dute. Ondoren, Urkamendi elkartean hamaiketakoa.
-Abenduak 28: "Katamalo" poesia eta musika emanaldia, Bihotz bakartien klubaren eskutik. 21:00etan Atxulondo Kultur Etxean.
Euskara
-Gabonetan Jolasean ekimena 1995 eta 2003 urte bitartean jaiotako haurrei zuzenduko zaie. Goizeko 09:30etatik 13:00etara jolasean aritzeko aukera izango dute abenduaren 26, 27 eta 28an eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an. Izena emateko epea abenduaren 14an amaituko da.
Gazteria
-Abenduak 20: Bigarren eskuko jostailuen merkatua egingo da Joxe Arregi plazan. Salgai jarri nahi diren jostailuak azaroaren 26tik abenduaren 14ra Villabonako gazte lokalean bilduko dira.
-Abenduak 27: Futbol txapelketa Villabonako kiroldegian 09:30etatik 13:30etara, 13-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta. izen-ematea: Zizurkilgo Udal bulegoetan, abenduaren 17a baino lehen.
-Urtarrilak 2: LH5 eta 6ko gaztetxoei zuzenduta, Txuri Urdinera irteera antolatu da. RENFEko geltokian 15:15etan bildu eta 20:30etan itzuliko dira. Gazte bakoitzak 2 euro eta gurasoen baimena eraman beharko ditu. Izen-ematea: Zizurkilgo Udal bulegoetan edo kale hezitzaileei esanda, abenduaren 27a baino lehen.
Bestelakoak
-Abenduak 21: Elizpe Jubilatuen elkarteak txistor-jatea antolatu du, 18:00etan.
-Abenduak 31: Urtezaharreko lasterketa, Urkamendi eta Zunbeltz elkarteen eskutik. Irteera eta helmuga, Urkamendin.
-Abenduak 17tik 21era: Otaño ikastetxearen 25. urteurrena
-Abenduak 17: Inaugurazio ekitaldia, 15:15etan.
-Abenduak 17-21: Argazki erakusketa Atxulondo Kultur Etxean.
-Abenduak 21: Txistor-jate musikatua eta Olentzaroren etorrera.
Oharra: Gune honetako Agenda atalean ekitaldiuak egunez egun sailkatuta aurki daitezke.