Gaztain jatea eta Ludoteka, asteburu honetan Sorabillan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko abe. 11a, 10:29

Auzotarren arteko elkarbizitza sustatzeko hitzordu ezberdinak izango dira asteburu honetan, Sorabillan. Biak ala biak, auzo giroa suspertzeko interesgarriak.

Ostiral honetan iluntzeko 20:30tik aurrera Sorabillako jaien argazki erakustaldia izango da. Eta, ondoren, Sorabillako elkartearen egoitzan gaztain jatea.

LUDOTEKA
Larunbatean berriz estrainekoz bilduko da Ludoteka, 15:30tik aurrera. Erretore Etxean bilduko dira egitasmo zehatzarekin, Eguberrietan auzoan ikusgai egoteko Olentzero erraldoia egitea. Ludotekarako 3-10 urte bitarteko hogieta bost haurrek eman dute izena. Epea amaitu aurretik, larunbatean bertan izen emateko epea zabalik izango da parte hartu nahi duen guztiarentzat.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!