Pilota jaialdi bat baino gehiago izango da larunbat egunean zehar Amasako pilotalekuan.
Goizeko 10:00etan hasita, Behar-Zanak antolatutako Gabon txapelketako finalak jokatuko dira.
Lehen partida, Prebenjamin mailan 6-7 urte, Jokin Martin eta Xabi Eguzkitzak, Nerea Irurzun eta Beñat Maiza izango dituzte aurka.
Ondoren Benjamin mailan, Anne Maizak eta Aintzane Irurzunek, Julen Aizpurua eta Ander Lizartzaren kontra jokatuko dute.
Hirugarren partida Alebinen mailakoa izango da. Peru Labaka eta Eneko Maiz, Aimar Arrue eta Jon Erasun irabazten saiatuko dira. Partida polita aurreikusten da.
Goizeko jaialdiarekin amaitzeko, infantilen mailako finala izango da.
Final honetako garaileak, abenduaren 22an, Lapurdiko Angelu-ko pilotarien aurka arituko dira Amasan goizeko 10:00etan hasita.
Haurren pilota partidekin jarraituz, eguerdian eta 15:30tan Gipuzkoako eskolarren txapelketako partidak izango dira.
Benjamin mailan:
- Jesusen Bihotza B // Pello Errota
- Jesusen Bihotza A // San Millan neskak
Segidan beste 3 partida izango dira, alebin mailan:
- Otaño // Samaniego A
- Jesusen Bihotza A // Pello Errota 4
- Jesusen Bihotza B // San Juan A
Ondoren eta 17:15tan Gipuzkoako txapelketako final -laurdenak:
Gipuzkoako txapelketako Kutxa Sariari dagozkion bi partida izango dira arratsaldean.
Lehena Kadete 3.mailan Behar-Zanak (Otaegi-Artaza) // EPLE (Errenteria) izango dute aurkari.
Ondoren, senior mailako final-laurdenak jokatuko dira, partida bakarrera izango dira eta garailea abenduaren 22ko final laurdenetera pasako da.
Behar-Zanatik Iñaki Lizaso eta Jokin Altuna izango dira pilotariak eta beraien aurka Zumarragako Beloki taldeko Rodrigez eta Insausti.
Aurrerapen gisa, Behar-Zanak bere gain hartuta, 2 eta 3. mailako seniorren Gipuzkoako txapelketako, Kutxa sariko final-erdi eta finalak Amasako pilotalekuan jokatuko dira, abenduaren 22 eta 29an.