Zegamatik abiatuko dira mendizaleak (530m). Handik Santi Spiritura igo (969m) eta Aizkorrirako bidea hartuko dute (1528m). Jaitsiera Urbia aldetik egingo dute (1134m). Oñatin amaituko da ibilaldia.
Hogei kilometroko luzera izango du mendi irteerak eta sei bat ordu beharko dira. Irteera goizeko 07:30etan izango da, Olaederra kiroldegiaren aurretik.
943 694 458 telefono zenbakian (Joxan) edo Aizkardi mendi elkartean egin daiteke izen-ematea, abenduaren 13a arte.