Urnietako futbol taldeen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko abe. 5a, 19:21

Asteburu luze honetan ere Urnieta Kirol Elkarteko hainbat taldek atsedena izan badute ere, erregional, jubenil eta kadete mailakoek partidak jokatu dituzte. Danetariko emaitzekin.

Asteburuan Urnietako taldeek jokatutako partiden emaitzak honakoak izan dira:

1. erregionala:

Mariño 1 -  Urnieta 1. Larunbatean puntu garrantzitsua lortu zuten Irunen.

Jubenilak:

Urnieta  1 - Lengokoak 2   Andoni Olazagirre

Partida ona jokatu zuten baina puntuak lortzea ezinezkoa izan zen. Datorren astebuan jokatuko dute Kostkas taldearen aurka eta partida horretan erabakiko da igoera fasea eta kopa jokatuto duten.

Kadeteak:

Intxurre 0 - Urnieta 6. Urru (3 gol), Endika, Guti, Aramendi.

Ostegun goizean Alegin jokatutako partidan erraz gainditu zen Urnietako taldea.

Tolosa 0 - Urnieta 1.  Yeray

Larunbat goizean Tolosako Usabal zelaian lortutako hiru puntuei esker ia poltsikoan dute igoera fasea jokatzeko txartela. Datorren larunbatean fase honetako azken partida Billabonaren aurka. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!