XI. Gau krosa

Abenduaren 15ean izango da XI. Gau krosa. Korrikalariak 22:30etan abiatuko dira Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik.

1992 urtean eta aurretik jaiotakoek, 7,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. 1993 urtean edo aurretik jaiotakoek, berriz, 2,5 kilometro.

Sari ugari banatuko da:

HELDUAK

-Lehenengoa: Txapela, kopa eta 60 €
-Bigarrena: Kopa, txanpaina eta 45 €
-Hirugarrena: Kopa, txanpaina eta 30 €

GAZTEAK

-Lehenengoa: Txapela
-Bigarrena: Kopa
-Hirugarrena: Kopa

-Errekorra (23´34´´) hausten duen korrikalariari sari berezia emango zaio.
-Dinosaurio saria izango da korrikalari helduenarentzat.
-Kamisetak banatuko dira parte hartzaile guztien artean.
-Afarien zozketa egingo da.

Antolatzaileak: Zizurkilgo kirol batzordea
Laguntzaileak: Zizurkilgo kultur eta euskara batzordea eta www.herrikrosa.com
Bestelako laguntzaileak: Atxulondo, Egarri, Toki-eder, Beibategi, Iriarte, Zentroa, Pantxikane, Plaza Etxeberri eta Abeletxe.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!