18/98 manifestazioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko abe. 2a, 17:30

Atzo iluntzean, 18/98 sumariopeko atxiloketak salatzeko eskualde mailako manifestazioa egin zen Zizurkildik Villabonara.

Eskualdeko jende asko kalera atera zen atzo iluntzean, 18/98 sumariopeko atxilotuei babesa erakusteko. Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik abiatu zen manifestazioa eta Villabonako kaleak zeharkatuta, Errebote plazan eman zitzaion amaiera.

Manisfestazioa eta gero, hainbat enkaputxatuk Kutxa eta Caja Rural Navarrako kajero automatikoak erre zituzten.  

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!