Asteburuko futbol emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko abenduaren 1a

 1. erregional mailako taldeak binako berdinketarekin bukatu du gaur arratsaldean Donostiako Munibe taldearen aurka jokatutako partida gogorra.

 Hauek izan dira emaitza guztiak:

1. erregionala:

Urnieta 2 - Munibe 2

Emakumezkoen kopa txapelketa:

Luberri 2 - Urnieta 1

1. jubenilak:

Urnieta - Lengokoak (partida hau ez da jokatu arbitroa agertu ez delako. Ziurrenik datorren larunbatean jokatuko da).

1. kadeteak:

Intxurre - Urnieta (partida hau ere bertan behera geratu da arbitroa ez delako agertu. Datorren ostegunean goizeko 11etan jokatuko da Alegiko Elorri futbol zelaian).

1. infantilak:

Ekintza 2 - Urnieta 3

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!