Hauxe da Urinietako Udalak aditzera eman nahi duen prentsa oharra: Gipuzkoak Foru Aldundiak 91.654 euroko diru-laguntza onartu du Zizurkilgo Tokiko Agenda 21 bultzatzeko. Behar da esan, arlo honetan gauzatzen hasi den ekimenen finantzaketa lortu asmoz, Udalak Foru Erakundearen aurrean eginiko kudeaketaren ondorioz etorri dela.
Zizurkilgo Udalak 2008. urtean jasoko du aipaturiko dirulaguntza, eta aurten Tokiko Agenda 21 egitasmoarekin loturiko jarduketa desberdinetan inbertitutakoa berreskuratzeko balioko du. Foru Aldundiaren dirulaguntzarik handiena hiriko mugikortasuna, irisgarritasuna eta trafikoa hobetzeko bideratu diren 64.140 euroko jarduketei dagokie. Honetan, Mª Angeles Lazkano Zizurkilgo alkateak jakinarazi du "prozesua gauzatzen ari direla, eta dagoeneko herriko espaloiak egokitu eta traba arkitektonikoak ezabatu direla".
Esandakoaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak 22.042 euroko dirulaguntza emango du herriko argiteriaren eraginkortasun energetikoari buruz neurriak hartzeko. Gauzak horrela, Zizurkilgo Udalak azterlan bat egin du herriko beharrak ebaluatzeko, eta ondorioz, jarduketa zehatzak proposatzeko.
Bailarako bidegorri sarea osatzea da aipaturiko erakundetik dirulaguntza jasoko duen beste jarduketaren helburua. Udalari emango zaizkion 2.646 euroak Zizurkil Asteasurekin lotuko duen bide-trazaketarako egindako proiektua aurrera eramateko erabiliko dira; eta esan behar da egitasmo honetarako Foru Departamenduko Garapen Iraunkorreko sailarekin ere hitzarmena sinatuta dagoela.
Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu dituen beste bi kapituluak hondakinen tratamenduarekin estuki lotuta daude. Alde batetik, Foru Erakundeak 1.537 euroko dirulaguntza emango du etxeko olio eta hondakin arriskutsuak biltzea erraztuko duen sistema bat sustatzeko. Gainerako 1.289 euroak hondakinen prebentzioan Udalak aldian-aldian burutzen dituen sentsibilizazio kanpainak bultzatzeko bideratuko dira.