Horrela dio Bandoak:
"Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Andoaingo Udalak adierazpen instituzionala egin nahi du Bando honen bitartez, efemeride hau aprobetxatuz. Izan ere, duela 25 urte Euskararen Legea bezala ezagutzen den 10/1982 Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legea onartu baitzen. 25. urteurrenean onarpen handiko Lege hori goraipatu nahi du Andoaingo Udalak euskararen biziberritze prozesuan egin duen mesedeagatik.
Andoaingo Udalak, bere aldetik, 1/88 Udal Ordenantza, Andoaingo Udalean eta Udalerrian euskararen erabilera normalizatzeko arauak ematen dituena, onartu zuen aho batez urte batzuk geroago. Udalerri mailan, euskararen sustapenerako ezinbesteko tresnatzat aldarrikatu nahi dugu Ordenantza bera, euskararen aldeko jarduerak bideratzeko markoa izan baita urte hauetan guztietan. Aurrerantzean ere, Andoaingo Udalak berretsi egin nahi du bide beretik jarraitzeko borondatea; hots, adostasunean oinarritutako politika aktiboak bideratzen jarraitzeko asmoa, nola udal barrura begira, hala udalerri mailako dimentsioari dagokionez"