18/98 auziko gehienak atxilotzeko agindua, tartean eskualdekoak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko aza. 30a, 15:24

Epaileak 18/98 auziarekin lotura duten berrogeita sei pertsona atxilotzeko agindua eman du. Tartean Joxe Mari Olarra (Villabonarra dagoeneko atxilotu dute), Mikel Egibar (Zizurkil), Teresa Toda (Urnieta) eta Nekane Txapartegi (Asteasu) aurkitzen dira. Irudiotan, Teresa Todaren azken agerraldietakoa Urnietako San Juan plazan, azaroaren 30ean iluntzeko 20:00ak aldera.

Epaia nolanahi ere abenduaren erdialdera emango dute. Bien bitartean, epaileak atxiloketa agindu du, auziperatuen balizko ihesa saihesteko. Datozen orduetan atxilotuko dituzte denak, dagoeneko ez badituzte atxilotu.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!