Duela astebete adineko bikote bat hil zen trenak harrapatuta (irakur, albistea), Urnietako tren geltokian. Ezbeharra errepikatu da gaur goizeko hamaikak aldera. Oraindik argitu ez diren arrazoiak tarteko, trenbidera erori den emakume bat kolpatu du Hernanitik zetorren eta Tolosaldera zihoan merkantzien tren batek. Garraiobideko gidariak emakumea ikusi, eta trena garaiz gelditzea lortu arren, ezin izan du emakumea kolpatzea saihestu. Ondorioz, Urnietako adineko emakumea zauritu da. Udal ordezkariak, suhiltzaileak eta ertzainak gertaera lekuan dira dagoeneko. Atestatua egiten dabiltza eta zauritutako emakumea ospitalera eramatekotan dira. Trenbidea ere zabalik da jada. Aste beltza, herriko tren geltokian.