Diputazioak onartutako aldaketaren bidez maldak berregokituko dira eta ur goraldietan uraren korrentea pairatuko duten lekuak berrindartuko dira
Alde batetik kanalaren maldak berregokitu egin behar dira, haren funtzionaltasuna hobetzeko eta horregatik indusketa gehiago egin behar da. Bestetik hormigoizko harri-lubeten bidez berrindartu egin behar dira ur-goraldietan uraren korrentea pairatuko duten leku batzuk .
Kontrata bidez burutzen ari den obra Aballa S.L. ari da egiten 191.117 euroko aurrekontuarekin eta lanak egiteko epea hiru hilabete eta erdikoa izango da.
Gipuzkoako ibaiak ekologikoki berreskuratzeko egiten ari den lanarekin jarraituz, besteak beste, arrainen migrazio mugimenduetarako oztopo diren elementuak kenduta ibaietako habitata bere onera ekartzen saiatuz, ezinbestekotzat jo da zenbait lan egitea Leitzaran ibaiaren beheko aldean, Inquitex enpresako eta Garaikoerrotako presetan.
Diputatuen Kontseiluak aurtengo martxoan proiektua onartu zuen. Proiektuaren arabera, Leitzaran ibaiaren eskuin aldean alboko kanal bat egingo da, 112 metrokoa, eta, hala, Inquitex enpresako eta Garaikoerrotako presak gainditu ahal izango dituzte arrainek.