Bus zerbitzua baliatuz, egun osoko txangoa egin nahi da urteko euskal kultur hitzordurik garrantzitsuenera. Izena ematea egun hauetan bertan egin behar da. Andoainaldeko euskaltzaleen kasuan abenduaren hirura bitarte Andoaingo eta Urnietako bulegoetan eros dezakete busean joateko txartela. Argibide gehiago jakin nahi duenak telefono zenbaki honetara dei dezake: 943 300 732.
Bidaiaren prezioa hamar eurokoa izango da. Bazkuneko eta Iñistorreko bazkideek zortzi euro ordainduko dute soilik, bi euro merkeago beraz. Autobusa 10:20tan irtengo da Txistoki pasealekutik, Durangorako bidean. Itzulera, berriz, iluntzeko zazpiretan hitzartuta dago. Durangora gerturatzeko aukera egokia da.