Andoaingo pilotarien albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko aza. 29a, 18:28

Andoaingo pilotari gazteek pasa den asteburuan jokatutako partida ezberdinen kronikak:

KADETEAK 1. MAILA
Axier Irastorza-Julen Ulanga 22
Oiartzun 18
Partida oso gogorra, Euskal Ligarako sailkapena baitzegoen jokoan. Galtzen hasi baziren ere, bukaeran ondo jokatuta irabaztea lortu zuten Axierrek eta Julenek. Zorionak beraz biei. Aste honetako aurkaria: Azkoitia.

JUBENILAK 2. MAILA
Eneko Aizpurua- Unai Etxeberria 22
Usurbil 19
Oso partida orekatu eta polita. Eneko eta Unai oso ondo aritu ziren eta azken txanpan erasoan asmatu zutenez, partida irabaztea lortu zuten.

JUBENILAK 1. MAILA
Unai Ugarte- Aitor Ulanga 13
Amezketa 22
Unaiek, eskuko minarekin, ezin izan zuen bere maila eman. Saiatu ziren arren ezin izan zuten ezer egin Gipuzkoako bikoterik garrantzitsuenetakoaren aurka.

INFANTILAK
Aritz Eskudero - Xabi Tolosa; 18
Hernani 4
Bikote on bat osatzen dute Aritzek eta Xabik, eta erraz nagusitu ziren.

INFANTILAK
Unai Ibarzabal - Jon Jauregi 18
Lasarte 8
Fin aritu ez ziren arren, partida nahiko erraz irabazi zuten Unai eta Jonek.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!