Txuri-urdinera irteera

Kaxkagor elkarteak Txuri-urdinera irteera antolatu du abenduaren 1erako. Izen ematea Aiztondo zerbitzuen mankomunitatean eta Zizurkilgo liburutegian egin daiteke.

Abenduaren1ean, larunbatarekin, Txuri-urdinera irteera antolatu du Kaxkagor elkarteak. 12-16 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie deialdia. Goizeko 10:00etan Zizurkilgo plazatik aterako dira eta arratsaldeko 19:00etan itzuliko dira. Zerbitzu publikoan egingo dute bidaia. Antolatzaileek eskularruak, 7 euro eta bazkaria ekartzeko deia egin dute. Izen-ematea zabalik da: Aiztondo zerbitzuen mankomunitatean edo Zizurkilgo liburutegian.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!