Euskararen Eguna Jesusen Bihotza ikastolan

Abenduaren 3an, Nazioarteko Euskararen Egunaren baitan, hainbat ekintza antolatu dute Jesusen Bihotza ikastolako kideek


Haur Hezkuntza


- 10:00etan: Ikasleak ikastolako pasilloak apaintzen hasiko dira euskara gaitzat hartuta hainbat marrazkirekin.
- 11:00tan: Argitxoren bisita izango dute eta haurrek olerkiak, abestiak eta antzezpen txikiak eskainiko dizkiote Argitxori.
-15:15etan: Kalejira Berdura Plazan
-16:00etan: Txokolatada plazan.

Lehen Hezkuntza


-10:00etan: Jolasak egingo dituzte eta euskara gaitzat harturik, hainbat marrazki egingo dituzte ondoren ikastolako sarreran jarriko den panelean itsasteko.
-15:15etan: Kalejira Berdura plazan
-16:00etan: Txokolatada plazan.

DBH 1.-2.-3.-4.:


- 11:30etan: Gurea zineman euskal zinema: “Eutsi” filma ikusgai izango dute.

- 15:00etan: Olaederra kiroldegian kirolak egingo dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!