Alde batetik, euskararen inguruko hausnarketa bultzatzen da ikasleen artean. Bestalde, hainbat jolas eta ekintzetan parte hartzeko aukera dute ikasle eta irakasleek, batzuen zein besteen arteko elkarlana bultzatuz.
Dagoeneko, egun horri begira prestatutako ekitaldiak gauzatzen hasiak dira Egapen. Aste honetan bertan, jolas orduan Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek 3-5 urte arteko haurrei jokoak antolatu dizkiete jolas orduan.
Honako ekitaldi sorta ere prestatu dute datorren hilaren 3rako:
Abenduak 3, astelehena EUSKARAREN EGUNA
Goizean, ipuin kontaketa saioa HH eta LHko lehen bi zikloetako ikasleentzat.
LH-ko 3. ziklokoentzat, bideo emanaldia eta Goenkaleko aktore bati elkarrizketa.
14:45 Txalaparta saioa, DBH-ko ikasleen bertsoak, “Guk euskaraz, zuk zergatik ez” abestia.
Jolasak DBH-ko 1. eta 2.mailako ikasleek zuzenduta.
16:00 Guraso Elkarteak prestatutako txokolate jana