Larunbaten jokatu zen 17 urtez azpikoen Espainiako txapelketan emaitza oso onak lortu dituzte Zizurkil eta Villabonako mutilek.
Antsoainen jokatu zen 17 urtez azpikoetan Espainiako txapelketa.
Hauek dira kategoria ezberdindetako emaitzak:
-56 kiloko kategorian, Iker Hernandezek zilarrezko domina lortu zuen arrankada modalitatean l; bi denbora modalitatetan kale egin zuen, 3 altxaldi nuloak eginez.
- 77 kilo kategorian, Igor Sasian Espainako Txapelduna izan zen 2 urre (arrankadan eta total olinpikoan) eta zilarra (bi denboratan) lortuz. Dagoeneko mutil honek lortzen duen 6. txapelketa da, 16 urte soilik izanda. 2005. urtean Espainako Teknika eta Espainako Sub-15 eta Sub-17a irabazi zituen eta 2006. urtean Espainako Sub-15 eta Sub-17a. Aurten berriz ere Sub- 17a irabazi du beraz.
-85 kiloko kategorian, Mikel Quintana 2. sailkatu zen 3 zilar lortuz. Oso ondo aritu zen.
- 94 kilo baino gehiagoko kategorian Julen Inxausti 4. postuan sailkatu zen eta Jokin Urkizu, berriz, 5. postuan. Bi pultsulari hauek asko saiatu ziren eta emaitza ona lortu zuten.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!