Udalak RENFEri segurtasun neurriak ipintzeko eskatuko dio

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko aza. 26a, 20:56

Urnietako tren geltokian istripu gehiago ekiditeko neurriak hartzeko eskatuko dio Udalak RENFEri. Andoainen lurrazpiko pasabideari baiezkoa eman zitzaion iaz baina obrak hasi gabe daude. Krafften parean bezalaxe, lurrazpiko pasabidea eraikiko da.

Gaiari lotuta, atzo iluntzean Euskadi Irratian Maite Artola kazetariak Mikel Izagirre Urnietako alkatea elkarrizketatu zuen. Hauxe, egindako elkarrizketaren pasarte esanguratsuenak:

Bozeramaleen batzordean zer eskatu behar diozue RENFEri?

Mikel Izagirre: Lurgainezko pasabidea eraiki dezatela edo bestela lur azpikoa. Beste aukera bat da, semaforoa jartzea trenari abixatzeko eta jenderik ez pasatzeko. Ezbeharra gaueko ilunaren ondorioz gertatu zela uste dugu.

Farolak badaude tren geltokian, Trena bere fokoekin datoz... beraz, horrelako nahasmen batek eragin lezake horrelako istripua. Semaforoa balego "ez pasa" adieraziz, jendea ez litzateke pasako. Garai batean bezala. Neurriren bat hartu behar dela argi dago.

Hain arriskutsua da pasabidea? Lehen ere gertatu dira ezbeharrak?

Mikel Izagirre: Pasabidean ziur ez. Inguruan pasa dira, bai. Jendea ez delako behar bezala ibili. Baina kasu honetan ez. Pasa behar zuten tokitik pasatzen ari ziren.

Ezbeharra sortu da, trenak sortzen dituenak bueltarik ez dutenak dira.

Dituzuen datuen arabera, zer gertatu zen?

Mikel Izagirre: Nire ustez hildakoak ez ziren konturatu. Nahiz eta deiadar batzuk jaso, ez zituzten haientzat bezala hartu.

Deskuidoa, Mikel

Mikel Izagirre: Deskuido latza.

Horri gehitu behar zaio pasabidea arriskutsua zela...

Mikel Izagirre: Trenak ez zuen gainera geltokian geratu behar. Donostiatik zuzenean Tolosara zijoan. Abiadura handia da horrelakoetan.

Eta nolatan ez da neurririk hartu orain arte?

Mikel Izagirre: Hainbat pasabidetan neurririk hartzen ez den bezala. Donostiatik Tolosara horrelako 11 pasabide daude, Urnietan dagoen bezala. Neurriak hartu beharko dira, gutxienez semaforoa eta argi gorria jarri.

(...)

Alkate bezala zer proposatu behar duzu gaurko bozeramaleen batzordean?

Mikel Izagirre: Lurrazpiko edo lurgaineko pasabidea ipintzea. Edo gutxienez semaforoa edo alarma piztea trena datorren garaian. Hori gutxienez.

Orain betikoan gaude. Ezbeharra gertatzen den arte...

Mikel Izagirre: Betiko kontua da. Errepidean ere zebra-bidea nahikoa da ala semaforoa ere jarri behar al da? Hildakoak andenetik pasatzen ari ziren, toki egokitik pasatzen ari ziren, deskuido bat izan zen.

Ez zuten trena ikusi, ez zegoen akaso behar bezala argiztatuta. Gaur aztertuko duzue hori dena, oraintxe, bozeramale batzordean. RENFEri zer neurri eskatu aztertuko duzue hemendik aurrera horrelakoak saihesteko.

Irudi bidez, eskualdeko tren pasabideak

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!