Etxerat-ek azaldu duenez, "Martuteneko espetxean osasun asistentzia desegokia zela eta hil zen Migel Zalakain. Hamasei urte geroago, espetxeak oraindik hiltzen jarraitzen du". Une honetan, Migelen antzeko egoeran preso bat baino gehiago dagoela jsalatu dute Etxerat-eko kideek, "bera bezala, tratamentu desegokia dela eta hainbat preso dago gaixo espetxeetan. Gotzone Lopez de Luzuriaga eta Angel Figeroa oso egoera larrian daude, hil ala biziko egoeran: batak minbizia du, atake epileptikoak bigarrenak, eta baldintzapeneko askatasuna ukatu egiten zaie". Hori guztia kontuan hartuta, ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte:
Azaroak 30, ostirala
Enkartelada isila, 20:00etan Iru-aldetan.
Abenduak 2, igandea
Migel Zalakaini omenaldia Belabietan 12:00etan: Txalapartariak, dantzariak... Ondoren bazkaria.