Kalejira polita egin zuten Loatzo Musika Eskolako ikasle eta irakasleek. 11:00etan hasi zuten ekitaldia eta herriko txoko guztietara doinu alaiak zabaldu zituzten. Tresna ezberdinen doinuak entzun ahal izan ziren gainera: perkusioa, haizezkoak, soka-tresnak... eta ehunka txikitxoren ahotsak ere entzungai izan ziren. Loatzo musika eskolako zapia lepoan zutela, kolorea ere zabaldu zuten herrian barrena.
Ondoren, soka tresnen saio txikia izan zen pilotalekuan eta musikari gazteek ilara luzea sortu zuten hamaiketako hartzeko.