Larunbat iluntzean Urnietako tren geltokian trenbidea gurutzatzen ari zen bikote bat trenak harrapatu zuen. Gizonezkoa bertan zendu zen eta emakumea larri zaurituta eraman zuten erietxera; ordu gutxietara hil zen.
Arratsaldeko 20:00ak inguruan Urnietako tren geltokian dagoen oinezkoen pasabidea zeharkatzen ari zen bikote bat trenak harrapatu zuen. Gizonezkoa bertan hil zen eta emakumea anbulantziak Donostia ospitalera eraman zuen oso egoera larrian. Ertzaintza istripuaren zahaztasunak aztertzen ari da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!