Argazki rallyko irabazleak

Argazki Rallyko garaileak
Joan zen urriaren 27an Asteasun egindako argazki rallyko irabazleen izenak jakinarazi dituzte dagoeneko. Amasa-Villabonako Iyuya Urrutia izan da garaile eta 150 euro irabazi ditu. Bigarren postua Aitor Regillaga urnietarrarentzat izan da eta hirugarrena Lazkaotik gerturatu zen Andoni Barandiaranentzat. Asteasun egindako lehen argazki rallya izan da aurtengoa eta lehiara aurkeztutako argazkiekin erakusketa antolatu da Kultur Etxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!