Astelehen, asteazken eta ostiralean, ikus-entzunezko ezberdinak izango dira udaletxeko zine aretoan. Mali herrialdean egindako mendi ibilaldien inguruko emanaldia izango da lehendabizikoa, Ina Ruforen eskutik. Asteazkenean, abenduak 12, Iñaki Kaperotxipik beste emanaldi bat eskainiko du “Etiopia, un pais, múltiples miradas” izenburupean. Ostiralean berriz, Juan Vallejok eskaladan izan duen esperientziaren berri emango du. Tibeten, Everesten eta Shishan egindako eskaladen inguruko ikus-entzunezkoa eskainiko du. Emanaldi hauek guztiak iluntzeko 20:00etan hasiko dira. Mendigoizale adituen lana bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiko dute ikus-entzunezko guztiek.
Orientazio lasterketa, berriz
Asteburua, kanpoko ekintzak egiteko baliatuko da. Abenduaren 15ean, larunbatarekin, iaz estreinekoz egin zen orientazio lasterketari jarraipena emango zaio. “Lehengo urtean parte hartu zutenek saioaren errepikapena eskatu dute, oso gustura aritu direlako. Familia osoek parte hartu zuten eta giro ona sortu zen. Larunbata goizean egingo da. 09:30etatik aurrera zabalduko da izen ematea, herriko plazan”, azaldu du Maite Iraolak. Arratsaldean berriz, Aitzondoko III. Eskalada txapelketa egingo da kiroldegiko rokodromoan, 18:00etan hasita. Zaletuek, bertan izango dute inguruko eskalaitzaileen lana ikusteko aukera ezin hobea.
Zarautz-Zumaia
MENDI IRTEERA, IGANDEAN
Antolatzaileek irteera antolatu dute estrainekoz, abenduaren 16rako. “Ibilbide erraza prestatu dute, Zarautzetik Zumaiara doan bidea, hain zuzen ere. Parte hartu ahal izateko kultur etxean egin behar da izen ematea”, dio Maitek.
Ordutegia:
Irteera: 08:30, Herriko plaza.
Iztulera: 12:30, Zumaia.
Busaren prezioak:
Haurrak: euro bat.
Helduak: 3 euro.