Azken aldian, amuarrain ugari hilik agertu da Asteasuko Erreka bailaran, gauez errekara jaurtitako ur zikin edo minda fermentatuaren ondorioz. “Ur hori amoniako bihurtzen da gero eta oso kutsakorra da hori. Ehun amuarrain gutxienez hilik agertu da orain gutxi. Asteasuko Erreka bailarak bizi handia dauka eta kontu egingo balitzaio, handiagoa izango luke”. Davidek, eskualde osoan, bertako amuarraina Erreka bailaran soilik jaiotzen dela azaldu du, “senari jarraituz, urte garai honetan hegoaldetik amuarrain asko etortzen da inguru honetara hazia botatzera. Kanpokoez gain, ordea, bertan jaiotako amuarrain autoktonoak erreka honetan soilik jaiotzen dira, Ernio aldetik etorritako uretan. Alkizan ere bai akaso. Hemengo amuarrainak txikiak dira kanpokoen aldean”.
Amuarrainen etorkizunari begira, gogoeta egin du, “amuarraina errekatik hartu, eskuetan eduki eta poza ematen dit berriz errekan uztea. Bixi-bixi egiten du ihes. Baino eskuetan hartzean, aurrerantzean bertako amuarrainarekin zer gertatuko den pentsatzen dut”.
Daviden ustez, kontu eginez gero, Asteasuko erreka horren parekorik ez dago inguruan, “zalantzarik gabe, inguruko errekarik aberatsena da. Hala ere, kexatu arren, ez zaio kasurik egiten”.