Euskararen eguneko atarikoak Asteasun

Euskararen egunaren inguruan bi ekitaldi nagusi antolatu ditu Pello Errota ikastetxeak. Datorren asteartean Kike Amonarrizek hitzaldi eskainiko du udaletxean eta asteazkenean berriz, literaturaren inguruko ikastaro bat izango da eskolako haurren guraso eta irakasleei zuzenduta. 

"Asteasu eta euskara: nolako etorkizuna?" izenburupean arituko da Kike Amonarriz tolosarra. Udaletxeko aretoan izango da hitzaldia 18:30etan hasita. Asteazkenean  berriz, literaturaz gozatzeko baliabideak ezagutzeko aukera eskainiko du Yolanda Arrietak. Eskolako liburutegian izango da Yolanda, bi ordutegi ezberdinetan: 14:45etatik 16:15etara eta 17:00etatik 18:30etara. Euskararen egunaren atarian antolatu ditu bi ekitaldiok Pello Errota ikastetxeak. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!