Gurasoen arteko topaketak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko aza. 20a, 18:29

Villabonako Udaleko Gizarte zerbitzuak Gurasoen arteko topaketak antolatu ditu. Bi taldetan banatuta egingo dira saioak.

Maribel San Sebastian psikologoa izango da hizlaria eta bi taldetan banatuta saio ezberdinak egingo dira.

HASTAPEN TALDEA (0-10 adin tartea)

1 modulua: urtarrilak 30, otsailak 13 eta 27, martxoak 12. 16:30etatik 18:00etara.

2 modulua: apirilak 2, 16 eta 30, maiatzak 14. 17:00etatik 18:30etara.

Gaiak: Hizlariak hastapen ikastaro honetarako jarritako gaiak zehatzak eta oinarrizkoak izango dira, baina taldeak interesa izan dezakeen beste gai batzuk lantzea ere azter daiteke.

SAKONTASUN TALDEA (0-10 adin tartea)

1 modulua:  urtarrilak 30, otsailak 13 eta 27, martxoak 12. 14:30etatik 16:00etara.

2 modulua: apirilak 2, 16, 30, maiatzak 14. 15:00etatik 16:30etara.

Gaiak: Hastapen ikastaroan oinarrizko teoria jaso ondoren, gai ezberdinetan sakonduko da modu praktikoagoan.

 

IZEN EMATEA

Ikastaroan izena eman nahi duenak, azaroaren 26tik abenduaren 14ra bitartean egin beharko du Udaleko Gizarte zerbitzuan. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!