Platera honen sorrera bitxia da. "Platera berritzaileak oso errazak izan daitezke. Zailena pentsatzea da, baina ez egitea. Txokolatezko tortilarena esaterako, lagunek adar jotzen esaten zidaten. Baina posible da egitea. Oso osagai arruntak dira eta oso gauza berezia da aldi berean", nabarmendu du Zalakainek. "Tortila itsusia deitzen diogu, behin ere itxuraz polita ez zitzaigulako irten".
Osagaiak:
Marakuia fideoak egiteko
50 gr. marakuia fruituaren mamia
10 gr. azukre
0,5 gr. agar-agar
Gelatina 1 ( 2gr).
Tortila egiteko
Arrautza 1
25 gramo azukre
25. gramo txokolate beltza %70
2 gr. Kakao
Letxu berdearentzat
Letxu handi bat
125 gr.azuke
20 gr glukosa
Prestaketa:
1-Fruituaren mamia azukrearekin batera irakin. Gero, agar- agarra gehitu eta pixka bat irakiten utzi. Sua kenduta lehendik ur hotzetan egon den gelatina gehitu eta hotzetan utzi mamitu edo loditu arte. Behin mamitu denean, fideo lodietan moztu.
2-Tortilarako aipatutako osagari guztiak bol batean nahasi. Ohiko tortila bat egin, barnean marakuia fideoak sartuz. Heze gelditu behar du.
3-Apaingarri gisa, letxua zukugailuan pasa. Gero, azukrea eta glukosa gehitu eta utzi minutu batzuk irakiten.
Aurkezpena:
Platera txapal batean jarri tortila ere karratuan moztuta. Ondoan letxu berdearen likidoa jarri eta, nahi izanez gero, loreren batekin apaindu. Izozkiarekin lagundu daiteke, kasu horretan aparteko platera batean jarri.
On egin!