Ekitaldi sorta emakumeen aurkako jazarpena salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko aza. 19a, 18:55

Udal ordezkariek eta herriko eragileek Emakumeen Jazarpenaren Aurkako Nazioarteko eguna dela eta, ekitaldi sorta iragarri dute gaur Udaleko batzarraldi aretoan eginiko agerraldian.

Aurtengo kanpaina bereziki nerabezaroan eragiteko bideratu da.

Azaroaren 25ean, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, Eudelen eta Emakunderen baitan dagoen Berdinsarea erakundearekin batera kanpaina berezia antolatu du Andoaingo Udalak.

Aurten, kanpaina 13-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, neska nerabeen kontrako biolentziazko harremanetan jarri nahi izan delako arreta, sektore hori sarritan ahazten dugulako arlo honetan garatzen ditugun ekimenetan”, adierazi zuen Barreiro gobernu taldeko kideak, prentsaurrekoan.


Ikastetxe eta elkarteekin batera, “Txo! Kontrolatzen?” kanpainaren mezua gizarteratu nahi dute. 

TRATU TXARRAK ANDOAINEN
Errealitate gordin honen inguruan Andoainen eman diren kasuez galdetuta, Udalak tratu txarrak jaso eta gizarte zerbitzuetara inguratu diren emakumeen kasuak bakarrik biltzen ditu. Hauexek dira Udalak emandako datuak:

2006    Guztira: 20
Laguntza psikologikoa:    10
Harrera etxean egon direnak:

  1. Emakumeak:    5
  2. Haurrak:    4


2007    Guztira: 21
Laguntza psikologikoa:    12
Harrera etxean egon direnak:

  1. Emakumeak:    4
  2. Haurrak:    3


Teknikariek adierazi bezala, kasuen gutxiengoa salatu ohi da. Errealitatea, beraz, zenbakiek adierazten dutena baino gordinagoa da. 

 

EKIMENAK DATOZEN EGUNETAN
Artea emakumeen indarkeriaren aurka. Hiru egunez Udaletxe azpiko arkupetan paneltxoa ipiniko da, bertan nahi duen espresio artistikoa baliatuz emakumeenganako indarkeriaren aurka azaltzeko.
Azaroaren 23tik 25era.
Udaletxeko arkupeak. Ordutegia: 11:00-14:00 / 17:00-19:00.

“En el tiempo de las mariposas”. Filma eta tertulia Basteroko ekitaldi aretoan. Ondoren, tertulia eta merienda.
Azaroak 26, astelehena.
Ordua: 18:00. Sarrera: Doan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!