Udal Liburutegiak jakinarazi duenez, "talde batzuk "Soinu supersonikoak" tailerrean parte hartuko dute. Bertan soinu uhin ezberdinak modu dibertigarri eta interaktibo batean ikusiko
dituzte. Soinuaren hedapena medio desberdinetan zehar, eta bere ezaugarriak ikasiko dituzte.
Beste talde batzuk "Zientzia irristakorra" tailerrean hartuko dute parte.
Saio honetan kontzeptu berriak ikusiko dituzte, haien artean nahasketa,
dentsitatea, gogortasuna, eta abar. Azalduko zaie plastikoak polimeroak
direla eta har ditzaketen formak, ezaugarri fisiko eta kimikoak, plastiko
motak, erabilerak e.a.
Tailer hauek haur eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko asmoarekin
egindako jardueretako bat da. Liburutegian mota guztietako informazioa aurki
daiteke, baita zientziari buruzkoa".