Eskenatokia, edozein etxeko egongela bailitzan antolatu zuten, alfonbra ezberdinekin, mahai gaineko argitxoekin…giro goxoa, gero etorriko zenaren aurrerapen gisa. Ordubete iraun zuen kantaldian zehar iaz argitaratu zuen bere lehen diskoaren errepasoa egin zuen; kantuetan hainbat hizkuntza erabiliz, euskara, frantsesa, ingelera…
Garbiñek bere naturaltasunarekin eta kantu gozoekin entzuleak poltsikoratzea lortu zuen. Dekorazioak ere horretan lagundu zuen. Diodanaren adierazle izan zen kontzertua bukatu eta argiak piztu zirenean, jendeak aulkitik mugitu gabe jarraitzen zuela… Zalantzarik gabe, Garbiñek etxeko egongelan geundela sinestarazi zigun han bildutako guztioi.