ASTEBURUKO EMAITZAK
Axier Irastorza-Julen Ulanga    22
Bidania    4
KADETEAK. Nagusitasun osoz irabazi zuen Andoaingo bikoteak partida. Emaitzak agertu zuen aldea izan zen frontoian ere. Ondo dabiltza Axier eta Julen eta ea horrela jarraitzen duten. Aste honetan Elgetan jokatuko dute.
Eneko Aizpurua-Jon Beloki    19 
Bergara    22
JUBENILAK, 2.MAILA. Oso partida orekatu eta polita jokatu zuten. Eneko eta Jon oso ondo aritu ziren baina azken txanpan erasoan asmatzea falta izan zitzaien.
Unai Ugarte-Aitor Ulanga    13 
Zumarraga    22
JUBENILAK, 1.MAILA. Unaiek eskuko mina zuen eta ezin izan zuen bere maila eman. Saiatu ziren arren, ezin izan zuten ezer egin.
Aritz Eskudero-Xabi Tolosa    18
Urnieta    4
infantilak. Infantil mailako bikote on bat osatzen dute Aritzek eta Xabik eta erraz nagusitu ziren.
Unai Ibarzabal-Jon Jauregi    18
Urnieta    13
infantilak. Fin aritu ez ziren arren, partida nahiko erraz irabazi zuten Unai eta Jonek.
Mikel Arruti-Aitor Gaztañaga 18
Lizartza    14
ALEBINAK. Partida gogorra. Baina andoaindarrek bukaeran tanto sorta on bat egin eta partida irabaztea lortu zuten.