Aizkardiren mendi astea

Webgune honetan nahiz Aiurri hamaboskarian azaldu denez, Aizkardi mendi elkarteak urteroko mendi astea antolatuko du azaroaren 19tik aurrera. Hara hemen Anjel Cuerdok eskainiko duen ikusentzuneko irudi bat.

Egitaraua

Ikusentzuneko guztiak Gurea antzokian eskainiko dira 20:00etatik aurrera. Sarrera doan.

 
Astelena 19:  "Mekong ibaia, bizia tsunamiaren ondoren" - Anjel Cuerdo.                      Asteartea 20:  "Teide (0tik 3.718 metrora) / La Palma irlaren mendiak" - Aizkardi    
Azteazkena 21: "Patxi mundu bertikalean" - Patxi Usobiaga
Osteguna 22: "Alpi-Mambo Trango" - Herriko gazteak

Igandea 25: Mendi ibilaldia eta bazkaria. Goizeko 08:30etan Olaederran. 

 

 

 

  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!